martes, 11 de diciembre de 2007

Gutxienez 50 lagun hil dira Aljerren, lehergailuekin egindako bi atentatutan


Bata bestearen segidan izan dira: bat Auzitegi Konstituzionalaren ondoan eta bestea Nazio Batuen bulegoetan. Hainbat lagun daude zaurituta. Agintarien arabera, bi ekintzaile suizidak bonba-autoak lehertarazi dituzte.

Bata bestearen atzetik bi leherketa handi gertatu dira Aljerren, eta gutxienez 50 lagun hil dira eztandek harrapatuta.Aljer erdialdean izan da bi leherketatik lehena, Auzitegi Konstituzionalaren egoitzaren ondoan. Hamar minituren buruan beste zartatze bat izan da Hydra auzoan, NBE Nazio Batuen Erakundearen bulegoetan. Hain justu, bulego horietako batean ari zen NBEko langile batek BBCri esan dio eraikinaren zati bat suntsitu duela eztandak, eta uste duela jendea hondakinen artean harrapatuta dagoela. Agintariek eman dituzten datuen arabera, gutxienez 50 dira hildakoak, eta zaurituta daude hainbat lagun. Iturri horien arabera, bi ekintzaile suizidak egin dituzte atentatuak bonba-autoak erabiliz. Al Kaedari leporatu dizkiote erasoak. 2007an zehar hainbat atentatu egin dituzte Aljerian lehergailuekin; Magreb Islamikoko Al Kaeda taldeak hartu ditu bere gain. Ikusi hemen


Ainara eta Eva.

martes, 4 de diciembre de 2007








Argazkitxo bat....oso wapoak....



Ainara Perez

Hemendik aurrera nire iritzi eta zenbait pentsamendu hemen agertuko dira.